Altsasu Beteranoak, hirugarrenak

Guaixe 2009ko martxoaren 12a

Autonomiako 2. mailako Senior Mailan Altsasuko Saskibaloi Taldeko bi talde ari dira lehian bigarren fasean. Altsasu Beteranoak taldea 1-9 postuen multzoan dago, eta Altsasu Jubenilak 10-18 postuen multzoan. Asteburuan atseden jardunaldia1-9 postuen arteko multzoan, 9. jardunaldian, Altsasu Beteranoak IES V. Ebro Genesis taldearen kontra aritu ziren. Partida lehiatu eta borrokatuan altsasuarrak nagusitu ziren, 79-60. Egun, sailkapen orokorrean San Juan taldea da lider, 16 punturekin eta Altsasu Beteranoak hirugarrenak dira, 12 punturekin. Asteburuan atseden jardunaldia dute altsasuarrek. Bestalde, 10-18 postuen multzoan, Altsasu Jubenilek etxean jokatzekoak ziren Larraonaren kontra baina partida atzeratu zen. Sailkapenean Amaia da liderra, 11 punturekin, eta Altsasu Jubenilak bederatzigarrenak dira, 4 punturekin. Asteburuan atseden jardunaldia dute altsasuarrek.