Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande goizaldean foruzainek drogaren kontrako sarekada egin zuten Alde Zaharreko taberna batean. Foruzaingoaren hainbat ibilgailuk Gure Etxea eraikinaren aldamenean aparkatu zuten eta hainbat foruzain plazako taberna batean sartu ziren, beste batzuk kanpoan gelditzen ziren bitartean. Jakin ahal izan dugunez, tabernako bezero guztiak paretaren kontra jarri zituzten eta banan-banan miatu zituzten. Ez zuten inor atxilotu. Nortasun agiria zuen norbait identifikatu egin zuten. Sarekadaren berri azkar zabaldu zen eta Foruen plazan adin guztietako 50 bat pertsona bildu ziren. Foruzainek kide gehiagorekin indartu zuten haien presentzia. Sarekadak irauten zuen bitartean Unai Hualde alkateak eta Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano foru parlamentariak polizia buruarekin hitz egin zuten. Baina ez zuten ezer lortu. Sarekada bukatzean alde egin zuten foruzainek. Jendeak orduan oihu egin zien, baina ez zen istilurik izan.