Estupefazienteak izateagatik salatu dituzte hiru pertsona

Guaixe 2009ko martxoaren 13a

Nafarroako Gobernuak atzo arratsaldean jakinarazi zuenez, 3 pertsonari salaketa jarri diote drogak izateagatik. Jakina denez, Foruzaingoak domeka goizaldean Altsasuko Alde Zaharreko taberna batean drogaren kontrako sarekada egin zuen. Gobernuak zabaldu duenez, bestalde, foruzainek sarekada egin zuten tabernaren zoruan marihuana eta haxix kopuru txikiak, papelina bat, marihuana xehetzailea eta piroteknia artefaktu bat. Zorua zeudenak norenak ziren zehazterik ez dagoela dio Gobernuak, baina bai sarekada izan zen garaian hainbatek droga zuela. Bestalde, tabernako jabeari salaketa jarri zioten larrialdi irteera blokeatuta izateagarik. Domekako 01:30ean hasi zen sarekada eta ordu bat iraun zuen. Protesta egiteko 50 bat pertsona bildu ziren, baita alkatea eta Asun Fernandez de Garaialde y Lazkano parlamentaria ere. Nafarroako Gobernuak zabaldu duen oharrean jakinarazi duenez, "taberna horretan drogaren kontsumoa eta adingabekoen alkohol kontsumoa onartzen zela jakitean egin da. Gainera, borroketan parte hartzen zuten pertsonen presentzia ere ohikoa zen eta arma zuriak eraman zezaketenaren susmoa zegoen". Gobernuak dioenez, horregatik altsasuarren kexuak ere jaso dituztela.