Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, ostiral gauean ibilgailu batek oinezko bat harrapatu eta hil egin zuen. Ezbeharra A-1 autobiako 402 km-an izan zen, Altsasuko dermioan. SOS Nafarroak gertaeraren berri 23:22an jaso zuen. Osasun zerbitzuak ezbeharraren lekura joan zirenerako gizona hilik zegoen. Ezbeharraren ikerketa Guardia Civila egiten ari da. Aurten Sakanan errepideek uzten duten lehen hildakoa da ostiralekoa. Iazkoan trafiko ezbeharretan hiru pertsona hil ziren ibarrean.