Antzerki asteburua Iortia kultur gunean

Guaixe 2009ko martxoaren 18a

Dar-dar producciones taldeak bisita bikoitza eginen du asteburuan Altsasuko Iortia kultur gunera. Martxoaren 21ean, larunbatean, 20:30ean, Menú del día helduendako antzerkia eskainiko du. Igandean, 17:00etan, berriz, Eta zer? familia antzerkia ekarriko du.Eguneko menu gazi-gozoaMenú del día antzezlanean jatetxe bateko sukalde bihurtuko da Iortia kultur guneko eskenatokia. Bertan egiten dute lan Pepak eta Chelok. Su, eltze eta zartaginen artean, haien desilusio eta esperantzak partekatzen dituzte. Etxean duten egoerarekin atsekabetuta, guztia utzi eta urrutira bidaiatzearekin egitearekin egiten dute amets.Ane Gabarain eta Lierni Fresnedo dira komedia gazi-gozo honetako protagonistak.Igandean haurren txandaIgandean, 17:00etan, etxeko txikien txanda izanen da Eta zer? antzezlanarekin. Dar-dar producciones taldeak gizakiak ezberdin izateko eskubidea aldarrikatzen du antzezlanean.Betok futbolari onena izan nahi du. Raulek nahiago du zomorroak ehizatu. Klaudiak dozena bat pastel jango luke. Luzilak bere aita gozogilea izatea nahi luke. Horiek guztiak izanen dira protagonistak igandean.