Elkartasun ekonomia hizpide

Guaixe 2009ko martxoaren 24a

Altsasuko Udalak eta REAS-Nafarroak antolatuta, gaurtik etzidamura arte elkartasun ekonomiari buruzko hitzaldi zikloa izanen da Altsasun. Beste ekonomi bat posible da leloa du zikloak. REAS-Nafarroaren baitan hainbat erakunde biltzen dira eta "ekonomia pertsonen eta gizartearen garapenaren zerbitzura dagoen sistema bat sortzea" dute helburu. Altsasuko Udalak iaz onartu zituen gizarte kooperaziorako egitasmoen deialdian aurreikusia zegoen elkartasun ekonomiari buruzko hitzaldi ziklo hori. Martxoaren 24tik 28ra Gure Etxea eraikinean izanen den hitzaldi zikloaren helburua da "Altsasuko administrazioari eta herritarrei elkartasun ekonomia aurkeztea, gizarte eraldaketarako tresna gisa".Baina Altsasuko Udalak onartutakoan ere bestelako jarduerak ere aurreikusi dira. Hala, REAS-ek udalaren aholkulari teknikoa izanen da Pobreziaren kontrako Nafarroako Ituneko kudeaketa neurria ezartzeko garaian. Aholkularitza horren bidez REASek udalari erosketa publiko jasangarriari eta bidezko merkataritzari buruzko irizpideak emanen dizkio eta pobreziaren kontrako tokiko paktua sinatzeko laguntza emanen dio. Hori gauzatu ahal izateko udaleko teknikariek prestakuntza jasoko dute. Nazio Batuen Erakundearen Milurtekoko Garapen Helburuak betetzeko ituna bitarteko egokia delakoan daude REAS eta udala.  Altsasun bada REAS-eko boluntario eta bazkide talde bat gai horiek landu eta zabaldu nahi dituena. Haiekin harremanetan jarri nahi duenak heldu den asteko hitzaldietara joatea du. Bestela, 626 417 639 telefonora deitu eta Fernandogatik galde dezake. EgitarauaZer da Elkartasun Ekonomia? Printzipioak eta esperientziakMartxoaren 24an, asteartearekin. Hizlaria: Carlos Rey. REAS-Nafarroako Batzordeko kidea.FIARE Banku Etikoa, herritarren esku dagoen banku batMartxoaren 25ean, asteazkenarekin. Hizlaria: Helena Escalada. Banku Etikoaren Batzordea, REAS Nafarroa.Kontsumo Arduratsua. Erosketa bat, boto bat.Martxoaren 26an, ostegunarekin. Hizlaria: Alberto Lafarga. Kontsumo Arduratsuaren Batzordea, REAS Nafarroa.Bidezko Merkataritza: merkataritza harremanak mundu globalizatu batean.Martxoaren 27an, ostiralarekin. Hizlaria: Jose Luis Mariñelarena eta Fernando Larraza,SETEM Nafarroa eta REAS Nafarroako kideak.Hitzaldi guztiak Gure Etxea erakinean izanen dira, 19:00etatik 20:30era.