Ikastetxeen kontuan alkateak "interes alderdikoiak lehenestea" salatu du UPNk

Guaixe 2009ko martxoaren 23a

Altsasuko alkateak herriko ikastetxeekin izandako bileran Ordiziako eskola profesionalaren eskaintzaren berri ematerakoan, alkateak "bere interes alderdikoiak Altsasuren eta bere herritarren aurretik" jarri zituela salatu du UPNko udal taldeak. Erregionalistendako alkateak "ikastetxe horren transmisorea izan da eta publizitatea egin du gainontzeko udal taldeei eta Hezkuntza Batzodeko lehendakaria bera ere kontuan izan gabe". UPNren iritziz udalak eskualdeko ikastetxeak "indartu beharko lituzke". Aldi berean, erregionalistek salatu dute alkatearen jokabidea "ez dela oso gardena izan".