Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iazko esperientziaren arrakasta ikusita, Altsasuko Dendarien Elkartean bilduta dauden 20 dendek, aurten ere, stock azoka antolatuko dute. Azoka horren bidez dendek biltegiratuta dituzten salgaiak jendaurrera atera eta salgai jarri nahi dituzte eta, horretaz baliatuta, mauka ederren bat opatzeko aukera izanen dute azoka bisitatzen dutenak. Burunda pilotalekuak hartuko du bigarren stock azoka. Ateak bihar zabalduko ditu, 17:00etan eta 21:30era arte zabalik izanen ditu. Domekan, berriz, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izanen da zabalik. Giroa alaitzeko Sakanako Trikitilarien doinuak entzuteko aukera izanen da bihar. Domekan, aldiz, txikienak kanpoaldean izanen diren puzgarrietan gozatu ederra hartzeko aukera izanen dute. Altsasuko Dendarien Elkarteak azoka antolatzeko udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso dute.20 dendaArkatz Liburudenda, Calzados Ttipi ttapa, Deportes Lezea, Ekin, Gorosti, Iker Kirolak Izara, Joselen, Kilker, La cigüeña, Larka, Libreria Urteaga, Lasa Kirolak, Mari Carmen, ML Moda, Sakana optika, Sare, Sugea, Tu Tienda eta Txikitxo.