Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilgune Feministak deituta, gaur, 19:00etan emakumeen kontrako indarkeria salatzeko kontzentrazioa eginen da, udaletxe aurrean. Elkarretaratze horrekin asteartean Gernikan hil eta zauritu zituzten bi emakumeak gogoan izan eta emakumeek jasaten duten indarkeria salatuko da. Bilgune feministak jakinarazi duenez, aurten Euskal Herrian ustez bikotekideak hil duen lehenengo emakumea izan da Gernikakoa. Erakunde horren arabera, iaz sei emakume hil zituzten eta 5.200ek baino gehiagok salatu zituzten tratu txarrak Hego Euskal Herrian.