Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astearteaz geroztik elkartasun ekonomiari buruzko hitzaldi zikloa hartu du Gure Etxea eraikinak. Altsasuko Udalak eta REAS-Nafarroak antolatu dute zikloa, eta zenbait egitasmoren berri emateko balio du. Egitasmo horiek guztiek helburu bera dute: "ekonomia pertsonen eta gizartearen garapenaren zerbitzura dagoen sistema bat sortzea". Elkartasun ekonomiari buruzko hitzaldi zikloa ixteko gaurkoan bidezko merkataritza izanen da hizketa-gaia. SETEM Nafarroa eta REAS Nafarroako kide diren Jose Luis Mariñelarena eta Fernando Larraza altsasuarra izanen dira hizlariak. 19:00etan hasiko da. Zikloan zehar, elkartasun ekonomia zer den azaldu, Fiare bankuari buruzko argibideak eman eta kontsumo arduratsuaren berri eman dute.