Bihar estreinatuko du Tarima Beltza antzerki taldeak bere azken antzezlana, ¿Habrá o no habrá función? obra. Altsasuko boskotea bi aldiz igoko da agertokira: 20:00etan izanen da lehen emanaldia eta 22:30ean bigarrena.
Hirugarren lana
Tarima Beltzak azaroan eman zion hasiera hirugarren denboraldiari. Antzezlanaren ideia landu eta ondu ahala, Shakespeare-ren Romeo eta Julieta obra ezaguna moldatu zuen Jon Barbarinek. Moldaketa eskuartean zutela, ¿Habrá o no función? antzezlana prestatzeari ekin zioten ilbeltzean. Jon Barbarin zuzendariaren esanetan, "antzezleek eta publikoak ongi pasatzea da antzerkiaren helburu nagusia".
Altsasuko Antzerki Tailerraren fruitua da Tarima Beltza antzerki taldea. Antzerki talde sortu berriaren eskaera aintzat hartu eta, hasiera-hasieratik, Jon Barbarin dabil taldearen zuzendari lanetan. Malumbres eta No hay ladrón que por bien no venga antzerkien ondoren, hau da Altsasuko taldearen hirugarren antzezlana. Azken lan honetan, ohiko seikotearen ordez, bost lagun igoko dira eskenatokira: Maru Garcia, Jose Luis Liberal, Merche Herrera, Juan Manuel Herrero eta Amaia Mintegi.
Haien buruari barrez
Ariketa sanoa omen da norberak bere buruari barre egitea. Hori eginen du Tarima Beltza antzerki taldeak ¿Habra o no habra función? antzezlanean. Altsasuarrak William Shakespeare-ren Romeo eta Julieta antzezlana prestatzen ari den antzerki taldearen paperean sartuko dira. Entsegu orokorra iritsi eta deus ez da espero bezala aterako: aktoreak eztabaida sutsuan, elkarri oztopoak jartzen, zuzendaria kirioak dantzan... lortuko al dute? Erantzuna bihar, Altsasuko Iortia kultur gunean. Antzezleak: Maru Garcia, Jose Luis Liberal, Merche Herrera, Muan Manuel Herrero, eta Amaia Mintegi.
Musika: Jorge Cordon
Jantziak, eszenografia eta argazkiak: Tarima Beltza Teatroa
Egokitzapena, zuzendaritza eta argiztapena: Jon Barbarin