Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean bukatu zen Gaztela Leongo Itzulia, esprintean erabaki zen etaparekin. Euskalteleko Pablo Urtasun urdiaindarra etapa irabazteko zorian egon zen, esprint oso estuan hirugarrena izan baitzen, Caisse d´Epargneko Alejandro Valverde eta Jose Joaquin Rojasen atzetik. Kontua da Caissek Rojasen garaipena bilatzen zuela, eta Valverde laguntzaile lanetan ari zela, baina Urtasunen garra ikusita taldearen garaipena ziurtatu nahi izan zuen Valverdek. Sailkapen orokorrari dagokionez, Astanako Levi Leipheimerrek eskuratu zuen Gaztela Leongo maillot horia (15:33:26), bere taldekide Alberto Contadorri 16 segundoko aldea aterata. Sakandarrei dagokionez Euskalteleko Jorge Azanza altsasuarra 64. sailkatu zen, 20:29ra eta talde bereko Pablo Urtasun urdiaindarra 85., 30:06ra.