Ion Monrealek urrea eta brontzea ekarri ditu Parisetik

Guaixe 2009ko apirilaren 1a

Asteburuan Taekwondoko Nazioarteko Teknika Torneoa jokatu zen Parisen, eta Nafarroako selekzioak erakustaldi bikaina egin zuen, helduen eta haurren mailan bereziki. Guztira 13 domina ekarri zituen Nafarroako selekzioak. Helduen mailan, Altsasuko Bargagain Taekwondo taldeko Ion Monrealek bi domina ekarri zituen. Alex Elizalderekin eta Jorge Cabezarekin taldea osatuta, lehen hirukote onena izan ziren helduetan, urrezko zilarra lortuz. Eta Jorge Cabeza, Alex Elizalde, Maribel Alonso eta Caridad Chuecarekin taldea eginez, hirugarren boskote onena izan ziren, brontzezko domina eskuratuz. Larunbatean taekwondo txapelketa AltsasunApirilaren 4an Altsasuko Zelandi Kiroldegiak Nafar Kirol Jolasen Taekwondo Txapelketako hirugarren faseko saioa hartuko du. Altsasuko Bargagain taldeko taekwondolariak Nafarroako beste hainbat talderen kontra ariko dira lehian. Kirol hau ezagutzeko eta taekwondolariak lanean ikusteko aukera paregabea izango da. Apirilaren 4an Altsasuk 3. faseko saioa hartuko du. Taekwondolariak lanean ikusteko aukera aparta izan daiteke hura.