Helena Taberna Uruguaiko jaialdian

Guaixe 2009ko apirilaren 7a

Helena Taberna Altsasuarraren azken filma, La buena nueva, Uruguaiko XXVII. Nazioarteko Zinema Jaialdian lehiatuko da. Montevideo hiriak hartuko du jaialdia, apirilaren 4tik 18ra. Altsasuarrarena da jaialdiko sail ofizialean lehiatuko den Estatuko film bakarra. Besteak beste, Venezuelako Mariana Rondon-en Postales de Liningrado edo Alemaniako Alle Anderen-en Todos los demas filmekin lehiatuko da. Altsasuko zuzendariaren filma Iberoamerikako Saria jasotzeko hautagaietako bat da. Cinemateca Uruguayak antolatutako jaialdian aurkeztuko du Helena Tabernak La buena nueva filma ikusle amerikarrendako.