Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak antolatutako Escena Jaialdiaren 9. edizioa apirilaren 18a iritsiko da Altsasuko Iortia kultur gunera. Dantzaz Elkarteak mustuko du gurean jaialdia, Lur Sagar ikuskizunarekin. Biarrizko Ballet Gaztetik bereizi berri den taldeak estilo propioa sortu du, Europako artista ezagun batzuen laguntzari esker. Haien emanaldian bat egiten dute lan fisikoak eta oholtza gaineko dotoreziak. Lanaren koreografia konprometitua eta konplexuak eskenatokia betetzen du eta jendearen bihotzera iristen da. Hiru koreografiarekin gozatzeko aukera izanen da Lur Sagar ikuskizunean eta hamar dantzarik parte hartuko dute horietan. Aste Santuko oporretatik bueltan, apirilaren 18an, larunbatean, 20:30ean izanen da ikuskizuna, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrerak salgai daude 6 eurotan.