Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Udaltzaingoak jakinarazi digunez, herriaren mendebaldean, Altzania eta Idertzegain kaleen arteko eremuan trafikoa bideratzeko ordenazio berria jarri da. Ondorioz, eremu horretako hainbat kale trafikorako norabide bakarrekoak izanen dira. Udaltzaingoak jakinarazi digunez ordenazio berria ezartzeko garaian honako irizpideak erabili dira: "norabide bakarreko kaleak trafiko eskemari argitasuna ematen diotelako; bidegurutzeetan segurtasuna; trafikoari arintasun gehiago eta kalearen zati batzuei beste erabilera batzuk ematea ahalbideratzen dutelako (aparkalekuak...)"Altsasuko Udaltzaingoa jakitun da "berritasun guztiek bezala ordenazio berriak zailtasunak eta eragozpenak" ekarriko dituela. Horiei aurre egiteko "errespetuz eta begirunez" jokatzea eskatu du Udaltzaingoak. Aldi berean, ordenazio berrira egokitzeko aldia maiatzera artekoa izanen dela aurreratu du.