Maiatza, hilabete guztirako zutik jartzera

Guaixe 2009ko apirilaren 30a

Etxarri Aranatz, Bakaiku eta Iturmendiko herritarrek biharkoan pago enborrak zutituko dituzte. Aspaldiko ohiturak urtetik urtera gero eta jende gehiago erakartzen du, benetako topaleku bihurtuz. Etxarri eta Bakaikuren kasuan ere mendi buelta emateko aitzakia ederra ere badira. Iturmendiko plazan, arratsaldean, ekitaldiaren ikusgarritasunak erakarrita jende ugari bilduko da. Bestalde, Ziordian ez da maiatzik jasoko. Etxarri AranatzAzken urteetako moduan etxarriar mordoak hartuko du mendirako bidea, Meize gain aldera. Maiatza jasotzeko lanak Fagatxabalen pagoa aukeratu eta hura moztearekin hasiko dira. Ondoren, bizkar gainean eramanen dute etxarriaren pagoa dagokion tokira. Maiatza jasotzeko lanak ordu bata aldera hasiko dira eta behin despedituta Aranaz aldetik ederki ikusi ahalko da zutitutako arbolaBakaikuBihar, goizeko zortziak aldera mendirako bidea hartuko dute hainbat bakaikuarrek. Behin gora, Hartzabalerantz joko dute, han maiatza jartzeko. Aurre lanak egin ondoren eguerdian hasiko dira pago enborra zutitzen. Bakaikuarrak izaten dira, ohi bezala, maiatza jartzen lehenak. Iturmendi  Kintoek antolatuta, hainbat herritarrek pago ederra jasoko dute Arrano Beltza enparantzan. Hitzordua 18:00etarako jarri dute, baina prestaketa lanak aurretik hasiak izanen dituzte. Ongi gidatuta, eskailera eta soken laguntzaz iturmendiarrek maiatza herriaren erdian zutituko dute. Lana despeditu ondoren auzatea izanen da bildutakoendako.