Ostiraletik domeka bitartean zereekin gozatu eta ongi pasa izanen da Altsasun. Altsasuko peñek, Gazte Asanbladak eta Alde Zaharreko tabernak biltzen dituen Xurrut elkartea, udalaren laguntzaz, Alde Zaharreko VIII. festak antolatu dituzte. Bihar arratsaldetik aurrera musika, jolasak, baita mini autoen kontzentrazio batekin gozatzeko aukera izanen da. Ospakizuna domekako artisautza azokarekin borobilduko da. 10:30etik aurrera Foruen plazatik pasatzen direnak garai bateko lanbideen erakusketa ederra ikusteko aukera izanen du. Hala, lanean ariko dira, bestea beste, ardi-motzaileak, sagardogileak, uztargilea, txistorgileak eta beste. Aurten estreinakoz, gainera, lentzeria ikastaroan parte hartu duten emakumean ere ferian parte hartuko dute gainontzeko artisauekin batera. Lanak despeditu ondoren, guztiak mahaiaren inguruan bazkaltzera bilduko dira. Domeka eguerdian hasiko da irailaren 14ra arte eguerdiro entzuteko aukera izanen den ezkila-errepika. Bestalde, ostiralean, oraindik ere, Iortia, Biltoki, Koxka, Arkangoa, Guatxori, Xume, Lezea eta Lurrazpi tabernetan pintxo asterako prestatutako gutiziak dastatzeko aukera izanen da. Horretaz gain, Zubeztia plazako karpan ardo azoka izanen da asteburuan zehar. Maiatzak 1, ostirala18:00etan Txupinazoa plazan.18:30ean Txokolatada.19:00etan Haurrendako jolasak. 20:00etan Kontzentrazioa: Euskara ezagutzea gure eskubidea delako, A eredurik ez!23:00etan Kontzertua gaztetxean: Dentera eta Izate Faltsua. Maiatzak 2, larunbata11:30ean Mini autoen kontzentrazioa. 12:00etan Sakanako trikitilariak, buruhandiak eta Zubi Ondo kantu taldea, Alde Zaharrean barna.15:00etan Herri bazkaria. 17:00etan Omenaldia. 17:30ean Kalejira The Txortains taldearekin. 20:00etan Dantzaldia Trikizio taldearekin. 23:00etan Kontzertua plazan: Ze Esatek eta TrikizioMaiatzak 3, domeka10:30etik 14:30era artisau azoka. Parte-hartzaileak: Pedro Macho, Zangozako, forjaria; Fatima Carrasco, Toledoko irulea; Eslabako Margari ezpartingilea; Gabiriko Juan Elgarresta abarka-egilea; Hiriberriko Alfonso Arrieta tornuarekin; Peio Iraizoz txantrearra harria lantzen; Zapa altsasuarraren irudiak; Altsasuko Agirrebengoa errestauratzailea; Manolo Morcillo adargile gasteiztarra; Castejongo Jesus Rota; Altsasuko talogileak (Mª Jose Elizalde, Juanita Mazkiaran, Petra Garcia, Bibi Maiza, Maripi Larrea, Arantxa Asurabarrena, Aroa Gonzalo, Tiscar Duran, Marta Tuero, Belen Rubio, Mari Navarrete, Maite Yeregui, Enrique Eizagirre eta Fernando Amillano); Alejandro Rellan Altsasuko makila egilea; Agustin Lopez de Zubiria, Bakaikuko illeriguntzi-egilea; Miguel Angel Leal, zur langile altsasuarra; Francisco Guridi, artile lanak eta segak konpontzen dituen altsasaurra; Jorge Urteaga, Altsasuko uztarri egilea; Altsasuko Angel ardi-motzailea; Jesus Mari Olmos, Altsasuko zur langilea; Altsasuko txistorra egileak; Lentzeria taldekoak; Sakanako ehoziri artisauak; Zalduendoko Hernesto Barronek zaldi ferratzailea; Matxinbentako Iñaki Matxin saskigilea eta Zeraingo sagardogileak.