Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Madrileko Musikako Goi Mailako Kontserbatorioak Urrezko domina eman dio Altsasuko Agustin Gonzalez de Acilu musikagileari. Erakunde horren izendapen gorena da aipatutako domina. Erakundeak aho batez hartu zuen erabakia, "musikagilearen meritu artistiko eta gizakoiak aintzat hartuta". Agustin Gonzalez de Acilu 1929an jaio zen Altsasun. Bere ibilbide luzean 1951ko belaunaldiaren ordezkari paregabea izan da altsasuarra. 80. urtea benetan borobila izaten ari da musikagile garaikidearendako: Urtarrilean mustu zuen bere Bigarren Sinfonia, etengabeak dira bere omenezko kontzertuak eta, guzti hori gutxi ez, eta Principe de Viana Saria jasotzeko hautagaien artean dago.