Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazte-lekua eta gune soziokulturala egiteko lana behin behinean Estructuras Metálicas Macrife S.L. enpresari eman dio Altsasuko Udalak. Lanaren helburua da Burunda kaleko udal eraikinaren lehen solairua berritzea, Gazte-leku bihurtzeko eta beste inbertsio batzuetarako. Enpresak lanak despeditu eta gero 992.413,83 euro (BEZa barne) jasoko ditu.