Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbat eguerdian Iortia kultur gune aurreko plaza aparkaleku berezi batean bihurtu zen. Estatuko hainbat bazterretatik etorritako 33 mini ikusteko aukera izan zen. Auto txikiak izan arren, jakin-min handia sortu zuten eta jende ugari pasa zen handik ibilgailuak ikusi, garai bateko oroitzapenak berritu, baita haien aldamenean argazkiak ateratzeko ere. Mini guztien ondoan beste auto txiki bat ere izan zen ikusgai, 600-a hain zuzen. Aurtengoan Euskal Festak euskal ikurrak aldarrikatu nahi zituen, "Nafarroan euskal nortasuna ezin delako normaltasunez adierazi udaletxeetan eta abar eta erasoak jasaten dituelako". Horregatik, 150 pertsona bildu zituen bazkariaren buruan, Nuñez-Lezea familia omendu zuten. Gazte Asanbladako kideek gogora ekarri zutenez, "Nuñez-Lezea familiak 70eko hamarkada bukaeran Aministiaren aldeko aste batean izan ziren gertakariengatik xingola beltza zuen ikurriña jarri zuen etxean. Hurrengo egunean paramilitarren atentatua jasan zuten". Familiako kide batek makila jaso zuen. Arratsalde eta gau partean, musika lagun, parranda egiteko aukera ederra izan zuten altsasuarrek eta bertan bildu ziren guztiek. ArtisauakDomeka goiz-eguerdian jende ugari bildu zen Foruen plazan, artisau azokak erakarrita. 34 artisauren lanak miresteaz gain, haiekin hitz egin edota gauzak erosteko aukera izan zen. Haietako asko eta asko beteranoak dira azokan, esaterako, Aurelio Lukas aulkigilea edo talogileak plantxa berriak erabili zituztenakAzokan mustu ziren hainbat artisau bazeuden, besteak beste: Toledoko Fatima Carrasco irulea, Txirbilak talde iruindarra bere Erdi Aroko musika tresnekin, kanaberez keretak egiten dituen Castejongo Jesus Rota, Jose Manuel Herrero altsasuarra eta bere inauterietako eskulturak, lentzeria lantzen duten emakume sakandarrak edo Jose Javier Agirrebengoa, zaharberritutako tresna zaharrak erakutsi zituena. Azoka despeditu ondoren guztiak Zubeztia elkartean bazkaltzera bildu ziren. ErrepikaEguerdiarekin batera, maiatzako gurutzeko ospakizunarekin ohi denez, aurreneko ezkila errepika jo zen. Ordu erdiz aritu ziren ezkilen mihiak dantzatzen Felix Martinez, Iñaki eta Jesus Bengoetxea, Asier Beramendi, Iñaki Mendoza eta Enrike Zelaia.