Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostegunean egindako bilkuran Altsasuko Udalak Nitram Pool enpresarekin duen kontratua suntsiarazteko espedientea zabaltzea onartu zuen. Jakina denez, kirol azpiegiturak kudeatzen dituen enpresak kontratuari uko egin zion apirilean, kudeaketak sortzen zizkion galerengatik konpentsazio ekonomikoa ematen ez bazitzaion. Udalak ez zuen hori onartu eta alegazio epea zabaltzea onartu zuen. Denbora tarte horretan enpresak alegazioak aurkezteko aukera izanen du. Udalaren asmoa da kirol azpiegituren jarduera bermatzea. IritziakErabakia ezker abertzaleko zinegotzien abstentzioarekin eta gainontzeko taldeen aldeko bozarekin atera zen aurrera. Ezker abertzaleak kirol azpiegiturendako kudeaketa publikoa eskatu zuen eta, horrekin batera, udalak enpresarekin akordioa zein terminotan eginen duen argitzea. Antza, Nitram Poolek lau hilabeterako akordio proposamena egiteko asmoa du. Ezker abertzaleko zinegotzien iritziz "denbora gehiago behar da kudeaketa publikoa egiteko, burokraziagatik". Aldi berean, "aukera guztiak" aztertzeko eskatu dute.Alkateak, bestalde, proposamen idatzia eskuartean izatean baloratu beharko litzatekeela esan zuen. Alkatetzatik diotenez, "kudeaketa berri bat martxan jarri arte trantsiziozko epe horretarako litzateke enpresarekin lortu daiteken akordio hori, zerbitzuak etenik izan ez dezan saiatzeko". Kudeaketa publikoa edo zeharkakoa egitea ere aztertu litekeen beste kontu bat dela esan zuen alkateak. Kudeaketa berrirako baino, lehentasuna orain, trantsizio epe honetarako irtenbide bat aurkitzea dela pentsatzen du alkatetzako taldeak.Logotipo nahasketaBestalde, Altsasuko Udal Musika Eskolan ageri den logotipoa aldatu egin beharko da. Proiektua egin zuen taldeak irudi bat sortu zuen ikastetxearen irudia non joanen zen zehazteko. Obra zuzendaritzak hura logotipo lehiaketan aukeratutakoa zela uste izan zuen eta horregatik jarri zuen. Baina lehiaketa Elena Verak aurkeztutako irudiak irabazi zuen. Udala nahasketaren berri eman dio egileari eta lanak egin dituen enpresarekin hitz egin du ekipamendua jartzen dutenean irudia ere alda dezaten.