Mus txapelketa La Encina elkartean

Guaixe 2009ko maiatzaren 8a

Bihar, 16:30etik aurrera, La Encina kultur elkartean IV. Mus txapelketa jokatuko da. Partidak zortzi erregeetara eta 3 jokora jokatuko da. Parte hartu nahi duten bikoteek 30 euro ordaindu beharko dituzte. Arratsaldeko muslari onenek txapela eta garaikurraz gain, urdaiazpikoa, diru-saria eta Iruñabiden bi pertsonarendako afaria eskuratuko dute. Txapeldun ordeendako garaikurra, diru-saria eta jatetxe berean birendako afaria izanen da. La Encina kultur elkarteak, gainera, finalera iritsi ez baina txapelketan ia azkeneraino iritsi diren gainerako sei bikoteendako ere sariak izanen ditu.