Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima euskara taldeak Iñaki Lasa ipuin kontalaria ekarriko du Altsasuko Iortia kultur gunera. Maiatzaren 14an izanen da emanaldia, arratsaldeko 19:30ean. 16 urtetik gorakoendako saioa eskainiko du ipuin kontalariak. Altsasuko euskara taldeak ekitaldi horretan banatuko ditu euskaltegiko ikasleendako 2. ipuin lehiaketako sariak. Ipuinak idazteko gogotsu dauden ikasleak eta mintzakideak oraindik ere idazteko garaiz daude, gaur baita lehiaketara aurkezteko azken eguna. 75 euroko txartela jasoko dute maila bakoitzeko ipuinik onenek. Aurten, lehen aldiz, lehian sartuko dira audio grabaketak. www.altsasukokima.com orrian daude lehiaketaren oinarriak.