Irungo emakumearen hilketaren salaketa

Guaixe 2009ko maiatzaren 12a

Larunbat goizaldean, Irunen, gizonezko batek Yasmin Zamira Rodriguez emakumea hil zuen, eta hura eragozten saiatu zen gizona zauritu. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra protesta egiteko astelehen arratsaldean kontzentrazioa egin zen Altsasun, udaletxe aurrean. Deialdia Emakumeen Munduko Martxa plataformak egin zuen eta 20 bat pertsona bildu ziren Eraso sexistarik ez! pankartaren atzean. Sexu indarkeria jasaten duten biktimendako aholkuak:- Erasoa gertatzear bada. Ahal izanez gero, berehala Poliziari deitu. Foruzaingoaren larrialdi zenbakia 112 da.- Erasoa gertatuz gero. Konfiantzazko norbaiti kontatu jazotakoa, eta laguntza eskatu.- Zauriak edukiz gero. Gertuen dagoen osasun etxera joan, gertatutakoa azaldu eta medikuaren txostena eskatu. Txostena oso garrantzitsua da salaketa jartzeko orduan.- Zauriak izan gabe ere. Udaletako gizarte zerbitzuetan laguntza psikologikoa, juridikoa eta ekonomikoa eska dezakete biktimek.- Babesa behar izanez gero. Eskatu babes agindua polizia etxean, auzitegian edo gizarte zerbitzuetan.-Informazio gehiago. Eguneko 24 orduetan eskura dago 016 doako telefono zenbakia, Espainiako Gobernuak biktimen arretarako jarritako telefonoa. Deiak ez du arrastorik uzten telefono fakturan.