Alberto Barandiaranen azken liburua kalean

Guaixe 2009ko maiatzaren 11

Joan zen ostiralean aurkeztu zuten Donostian Alberto Barandiaranen azken liburua, Postkronikak izenekoa. Liburuaren aurkezpenean Altsasuko idazlearekin bat egin zuten Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Izan ere, bi erakunde horiek antolatutako Tene Mujika beka irabazi du Postkronikak liburuak. Argitu gabeko galderak2006an sortu zen Tene Mujika Beka, "Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko asmoz". Altsasuko kazetariak bere ekarpena egin du historia horretan, Postkronikak liburuarekin. Kazetaritza-idazkeraz kontatua, aspaldian idatzitako bost erreportajeren berridazketa da liburu hau. Bere garaian argitu gabe geratu ziren galderak erantzun nahi izan ditu oraingoan. Anitzak dira Albertok aukeratu dituen gaiak. Auschwitzeko kontzentrazio eremua, Gerrate Zibileko fusilatuak, gerrako desagertuak, Madrilgo Atochako atentatuak eta ETAren bortizkeria eta gertaera horien aurrean kazetariek hartzen duten papera izan ditu hizpide. Azken honetan Libertad Ya plataformak 2004an Jesus Ulaiar etxarriarrari egindako omenaldia du hizpide.Bosgarren liburuaAlberto Barandiaran Historia eta Geografian lizentziatua da, eta lanbidez, kazetaria. Altsasuarrak Argia Saria irabazi zuen 1991n eta 1999an eta Rikardo Arregi Saria 1995ean. Ez zaizu ahaztu (Susa, 1998), Pasionaria (Elkar, 1998), Gaizkileen faktoria (Euskaldunon Egunkaria, 2000) eta Mundu txikia (Susua, 2005) liburuen ondoren, bosgarren liburua argitaratu berri du.