Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima euskara taldeak banatu berri du Batixabi hitz eta esapideen jokoaren 24. jokaldia, ikasturte honetako azkena. Oraingoan ezkutuan dagoen esaera asmatu behar dute parte hartzaileek. Altsasuko euskara taldeak 1000 txartel banatu ditu herriko ikastetxeetan eta gazteak biltzen diren tokietan. Maiatzaren 26ra arteko epea dago jokatzeko. Txartelak bete eta ikastetxeetan edo Iortia kultur gunean dauden kutxetan sar daitezke, edo www.altsasukokima.com orriaren bidez erantzun. Kima euskara taldeak MP4 eder bat eta Gaztezulo aldizkarirako urte beteko bi harpidetza zozketatuko ditu erronka gainditzen dutenen artean. Jokaldi berrien bilaJokaldia ebazten dutenek ez ezik, berriak asmatzen dituztenek ere saria jasoko dute. Jokaldi berriak eta haien soluzioak kutxetan sartu edo web orriaren bidez aurkez daitezke. Kimak web orrian eskegiko ditu jokaldiak.