Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaberriko euri goxoak eta eguzkiaren epeltasunak azken astetan erabat berdetu dituzte Sakanako mendi eta basoak. Altsasuko Kima euskara taldeari une egokia iruditu zaio proposamen berria egiteko: ibilbide botanikoak antolatu ditu, inguruko landare eta zuhaitzak ezagutzeko. Asteburu honetan izanen da lehen irteera, maiatzaren 16an.Bertako landareak ezagutzekoToponimoak ezagutzeko ibilbideen arrakasta ikusita, Kima euskara taldeak ibilbide berriak antolatu ditu Altsasun barna. Herria beste ikuspuntu batetik ezagutzeko aukera emanen dute ibilaldi hauek: oraingo honetan, inguruan ditugun landare eta zuhaitzen berri izanen dugu, non sortzen diren, haiei buruzko xehetasunak eta beste. Bi ordu inguru izanen du ibilbide bakoitzak eta denak ere herri gunetik gertu izanen dira. Kima euskara taldeak ibilaldira gonbidatu ditu botanikan zaletuak diren guztiei. Haurrekin joateko gonbitea egin die gurasoei. Azalpenak euskaraz izanen dira, beraz, ekimen honetan parte hartzeko ezinbestekoa da euskara jakitea. Altsasuko euskara taldeak material osagarria banatuko du, baita haurrendako jolas moduko bat ere. Bihar lehenengoaMaiatzaren 16an izanen da lehen ibilbidea. 16:30ean jarri dute hitzordua, Lanbide Heziketako institutuan. Bildutakoen autoetan sartu, Atabo aldera jo eta handik abiatuko da ibilbidea. Aurretik www.altsasukokima.com web orriaren bidez izena emateko eskaera egin du Kima euskara taldeak.