Gora euskal piratak!

Guaixe 2009ko maiatzaren 14a

Euskal Herriko pailazo ezagunenak Sakanan izanen ditugu asteburuan. Badakizue nortaz ari garen, ezta? Pirritx eta Porrotx dira, nola ez! Mari Motots lagunarekin batera, bere azken ikuskizuna eskainiko dute igandean, 18:00etan, Altsasuko Zelandi kiroldegian. Euskal Herriak Bere Eskola erakundeak antolatu du emanaldia. Despistaturen bat badago, oraindik ere sarrerak salgai daude Altsasuko Iortia kultur gunean eta egunean bertan, kiroldegian, 6 eurotan. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots altxorraren bila abiatuko dira abentura berri honetan.  Adorea, irudimena eta trebezia beharrezkoak dituzte horretarako, ez baita erraza pirata izatea. Sakanako pirata guztiek laguntza behar izanen dute altxorra aurkitzeko!