Seniorrek asteburuan despedituko dute liga

Guaixe 2009ko maiatzaren 13a

Autonomiako 2. Mailako Senior Mailan lehiatzen ari diren Altsasu Beteranoak eta Altsasu Jubenilak taldeei dagokionez, asteburuan despedituko dute bigarren fasea. Altsasu Beteranoak 1-9 postuen multzoan dago. Asteburuan San Juan liderra hartu zuten Altsasun eta 53-47 gailendu ziren altsasuarrak partida oso konplikatuan. Hala ere, San Juan taldeak jarraitzen du lider, 29 punturekin, eta Altsasu Beteranoak hirugarrena da, 24 punturekin. Asteburuan 18. eta azken jardunaldia dute jokoan, eta Altsasu Beteranoak taldeak 21 punturekin sailkapenean zazpigarrena den IES. V. Ebro Genesis taldearen etxean jokatuko du, larunbatean, 19:00etan. Ea zer moduz despeditzen duten liga.Altsasu Jubenilak, ordea, 10-18 postuen multzoan dago lanean. Asteburuan etxean jokatu zuten Amaya liderraren kontra eta liderra altsasuarren gainetik pasa egin zen, Altsasu jubenilak 29-60 menpean hartuta. Amaia da lider, 25 punturekin eta Altsasu Jubenilak bederatzigarrenak dira, azkenak, 16 punturekin. Larunbatean ligako azken jardunaldia dago jokoan eta Iruñean jokatuko dute altsasuarrek, 20 punturekin zazpigarrenak diren Larraona taldearen kontra, 20:00etan. Partida konplikatuan ea txukun aritzen diren.