Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan prentsaurrekoa eman zuten NaBaiko Unai Hualde, Iñaki Migel eta Pedro Mari Zabalo zinegotziek IUko Arturo Carreñorekin batera, alderdi sozialistak esandakoei erantzuteko. Udaleko gobernu taldean dauden bi alderdiek gobernu talde hori osatzen duen alderdi sozialistari eskatu zioten "oposizio jarrera hori ez izateko eta duen arduraz jabetzeko". IUko Arturo Carreñok gehitu zuenez, "badirudi PSNk ez duela paktuarekin jarraitu nahi" eta eskatu zion "oposizio ez-eraikitzaile" jarrera uzteko. Eskaera horiekin batera sozialistek prentsari esandakoak zuzendu nahi izan zituzten PSNko eta IUko zinegotziek. Lehenengo eta behin esan zuten, "bi urtetan Gizarte Zerbitzuetako Mankomunitateko presidentea ez da gai izan lan gatazka desblokeatzeko". Atzo azaldutakoaren arabera, NaBaik presidentzia eskuratu ondoren proposamena egin zien gainerako alderdiei egoera "bideratzeko". Antza, soilik IUk egin zuen ekarpena eta proposamena mankomunitatean onartu egin zen, "PSN kontrako bozarekin" azaldu zutenez. NaBaiko eta IUko zinegotziendako PSNren jarrera "ez da serioa, erakunde horren ardura bere esku dagoenean". Langileei egindako proposamenaz bi koalizioetako zinegotziek argitu dute "zenbait langilerendako postuko %20ko osagarri bat proposatu dela, beti ere udalean maila horretako langileekin berdintzeko". Horregatik, sozialistek salatu zuten diskriminazioa "inondik inora" ez dela nabarmendu zuten. Argitu zutenez, proposatutako igoera "Notariok negoziatutakoa baino %2 gehiago da". Aldi berean, azaldu zuten ez zegoela haien esku egindako proposamena baztertzea, mankomunitateko zuzendaritzak onartu baitzuen. IUtik gaineratu zenez, "negargarria iruditzen zaigu legegintzaldiko bi urte hauetan PSNren utzikeria eta lan falta". EmendakinezNABaiko eta IUko zinegotziendako "alderdi sozialista udaleko gobernu taldeko kide izanik jokatzen ari den arduragabekeriarekin aritzea ez zaigu ez serioa ez etikoa iruditzen". Gogoratu zuten "krisia dela eta PSN eta Roberto Jimenez aurrekontuekiko jarduera arduratsua iragartzen duten bitartean, Altsasun udal taldean daude sozialistak arduragabekeriaz jokatzen ari dira". PSNk aurkeztutako emendakinez NABaiko eta IUko ordezkariek esan zutenez, "gaizki planteatuta daude eta ez du funtsen jatorria zehazten. Beste talde guztiek hori egiten dugu emendakinak aurkeztean". Bateko eta besteko zinegotziek gaineratu zuten "ez dugu aurrekontuekin xantaia egitea onartzen, haien jarreraren ondorioak ez baititugu ordainduko arduragabekeria honegatik kaltetutako herritar asko baizik". Atzokoan NaBaiko eta IUko zinegotziek PSNri egotzi zioten "mahai gainean dauden arazo handiei konponbiderik ezin ematearen ardura, dirurik ez dagoelako". Aipatu zituzten arazoen artean daude "igerileku estalien mantenua maiatzetik aurrera, udan basoan egin beharreko inbertsioak, irailerako Zelandin haurtzaindegi modularra prest izatea, lanen lan-talderako 8 kontratazioak eta abar". Atzo azaldutakoaren arabera, aurrekontuen kronologia Martxoak 24 NaBaik PSNri eta IUri aurrekontu zirriborroa eman zien. Elkarpen, komentario edota eskaeretarako aste bateko epea eman zen. Apirilak 2 IUk bere ekarpenak egin zituen. Apirilak 3 Gobernu taldeko kideek bilera egitekoak ziren, jasotako ekarpenak aztertzeko. Sozialistek ez zuten ezer aurkeztu.Apirilak 17 PSNk 14 aurrekontu partidetarako aldaketak proposatu zituen. Ez omen zuten zehaztu partidak zenbatean handitu ezta nondik atera haietarako dirua.Apirilak 20 Alkatetzako taldeak jasotako ekarpenekin aurrekontu zirriborro berria egin zueu. Apirilak 24 Alkatetzako taldeak PSNri bere proposamenen erdiak onartzeko aukera zegoela esan zion (lanen lan-talde indartzea, megafonia, Zelandiko inbertsioak, diru-laguntzak, Emakumearen Batzordea... Alderdi sozialistak ez du erantzun argirik ematen.Maiatzak 11 PSNk emendakinak aurkeztu ditu eta prentsaurrekoa eman du.