Hemen da Gzt 2 St

Guaixe 2009ko maiatzaren 15a

30 urte bitarteko gazte altsasuarra bazara, asteburu honetarako eta hurrengorako plana proposatzen dizu Altsasuko Udaleko Gazteria Sailak: Gazte 2 Aste. Gazteei begira propio antolatutako makina bat jarduera izanen dira gaurtik aurrera. Eskaintza gazte-lekuari buruzko mahai-inguru batekin hasiko da. 12 eta 17 urte bitarteko gazte altsasuarrak hartan parte hartzera gonbidatuta daude. Hasteko, Iñaki Migel gazteria zinegotziak eta gazte-lekuaren proiektua egin duen arkitektoak eraikina nolakoa den azalduko dute proiekzio baten laguntzaz. Patioan eta eraikinean zer izanen den lehen eskutik jakiteko aukera izanen dute hara hurbiltzen direnak. Gazteek ere inkesta bidez haien iritzia emateko aukera izanen dute. Gazteek, besteak beste, galdera hauek erantzun ditzakete:  gazte-lekua zertarako? Zein egunetan zabaldu? Ordutegia? Zer nolako joko eta tresnak izan behar ditu? Mahaingurua 17:00etatik 18:00etara bitartean izanen da, Gure Etxea eraikinean. Blanki Torres gazteria teknikariak esan digunez, "gazteen iritzia jaso ondoren helduen eta erakundeen iritzia ere bilduko da". EgitarauaMaiatzak 15, ostirala 17:00etatik 18:00etara Mahai-ingurua: Gazteleku egitasmoaren aurkezpena. Gure Etxea.18:30etik 20:30era    Malabare tailerra. Andoni L. de Goikoetxea. Foruen Plaza.20:30etik 21:30era    Malabare, zanko eta hip-hop erakustaldia. Herriko taldeak. Foruen plaza.Maiatzak 16, larunbata 17:30etik 19:30era    Festarako makilaje tailerra. Olatz Zabala. Gure Etxea.21:30ean        Gazteen afaria. Afaria edo bokata etxetik ekar dezakezu. Bestela, Gaztetxokoko menua jan dezakezu (gehienez 10 euro). Udalak mahaiak, aulkiak eta alkoholik gabeko edariak jarriko ditu. Foruen Plaza.23:00etatik 01:00etara Diskoteka, Karaoke eta Maxi-Dance. Foruen Plaza.Maiatzak 17, domeka18:00etatik 20:00etara Henna tailerra.Sabad Agrod. Gure Etxea.17:30etik 20:30era     Xake txapelketa. Bi sari egonen dira. Gure Etxea.OharrakAltsasuko Udaleko Gazteria Sailak jakinarazi duenez, tailer guztiak doakoak dira. Baina malabare tailerrean, eta hurrengo asteburuan izanen den sexu iraultza tailerrean, plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordena errespetatuko da. Bestalde, astebururo bezala, Gure Etxeako gela batzuk libre egonen dira 17:00etatik 21:00etara eta ordutegi horretan jarduera libreak garatzeko aukera izanen dute gazteek. Jokoak ere eraman ditzakete.