Ipuin kontalaria ipuingileen sari

Guaixe 2009ko maiatzaren 14a

Altsasuko Kima euskara taldeak Iñaki Lasa ipuin kontalaria ekarriko du Altsasuko Iortia kultur gunera. Gaur izanen da emanaldia, arratsaldeko 19:30ean. 16 urtetik gorakoendako saioa eskainiko du ipuin kontalariak. Altsasuko euskara taldeak ekitaldi horretan banatuko ditu euskaltegiko ikasleendako 2. ipuin lehiaketako sariak. 75 euroko txartela jasoko dute maila bakoitzeko ipuinik onenek. Aurten, lehen aldiz, lehian sartuko dira audio grabaketak.