Zutoinak Zumalakarregi plazan

Guaixe 2009ko maiatzaren 13a

Badira bi aste Zumalakarregi plaza inguratzen duen aterpea zutoin horiz josi zuela udalak. Juan Migel Perez Hurtado zinegotzi sozialistak esan digunez, "harri-morroilak erortzeko arriskua zegoen eta ezbeharrak eragozteko jarri ditugu zutoinak". Hirigintza zinegotziak esan digunez, aterpearen forjatua eta zutabeak indartu behar dira eta dauden hezetasun arazoak konpondu. Bide horretan, Perez Hurtadok dagoeneko plazako portaletako ordezkariekin bilera egin du. Berak azaldu digunez, hilabete edo hilabete eta erdi barru proiektua esku artean izan nahiko luke lanak ahal bezain laster egiteko. Perez Hurtadok aurreratu digunez, "talde sozialistak proposamena eginen dio udalari etxe-jabeek lanaren kostu guztiak bere ez egiteko. Aterpea haien elementu komuna bada ere herri guztiak erabiltzen du, eta udalak lanen zati bat ordaindu behar duela uste dugu".