Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
6. mailako ikasleak gara. Altsasuko Zelandi ikastetxe publikoan egiten ditugu gure ikasketak. Ikasturte honetan liburu polit bat irakurri dugu, Joxe Mari Iturralderen Zikoinen kabian sartuko naiz, hain zuzen ere. Egile hau hemendik oso gertu bizi denez (Tolosan) gure irakasleei berarekin harremanetan jartzea bururatu zitzaien. Pentsatu eta egin.Duela gutxi, arratsalde batean, hona etorri zen eta berarekin hitz egin eta galdera pilo bat egiteko aukera eduki genuen. Bere lana, bere bizitza, bere pertsonaia, euskara, eta bere asunto pertsonalei buruz galdetu genion. Oso jatorra eta atsegina iruditu zitzaigun. Gure galdera guztiak arazo barik erantzun zituen, geneukan jakin-mina asetuz. Arratsalde zoragarria pasa genuen. Risky eta Anuxka eta bere liburuetan agertzen diren beste pertsonaia gehiago ezagutu genuen. Adin guztietarako liburuak idatzi ditu. Guztiak euskaraz, noski.Zuek ere guk bezala Joxe Mariren pertsonaiekin tarte onak igaro nahi baldin badituzue, irakurtzera animatzen zaituztegu.Horregatik eta Sakanako jendeak jakin dezan berri hau GUAIXEra bidaltzen dugu. IRAKUR EZAZU EZ IZAN MAKALA GAUZA ASKO IKASI AHAL DIRELA GUK EGIN DUGUN BEZALA.Altsasuko Zelandi ikastetxeko LH-ko 6. mailako ikasleak