Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 17an hasita, V. Literaldia garatzen ari dira Bartzelonako Euskal Etxean. Hilabete batez, errezitaldiak, irakurketak, musika emanaldiak eta abar izanen dituzte, Katalunian euskal literatura ezagutzera emateko. Euskal literaturari eskainitako zikloa agurtzeko, bi saio izanen dira asteburuan. Gaur gauean, 22:30ean, poesia errezitaldia eskainiko dute Leire Bilbaok eta Castillo Suarezek. Bi ahotsetan egindako errezitaldi poetikoa izanen da; bi idazle, bi emakume, bi begiratzeko modu. Bihar itxiko du 2009ko zikloa Hedoi Etxartek. Ez da Castillo Suarazek Euskal Etxera egiten duen lehen bidaia izanen. Apirilaren 24an ere Bartzelonan egon zen. Arzelusekin eta Koldo Arnanzekin batera, Mugarri estaliak ikuskizuna eskaini zuten. Koldo Arnanzen margolanek hilabetez apaindu dute Bartzelonako Eusko Etxea. Literaldiarekin batera, asteburuan amaituko da Koldoren erakusketa.