Rock doinuak liburutegiaren alde

Guaixe 2009ko maiatzaren 22a

Burgosko Honoris causa rock taldea Altsasuko gaztetxean izanen dugu gaur gaueko 22:30ean. Gaztetxeko liburutegiaren aldeko kontzertua izanen da. Horregatik, gaztetxera sartzeko, dirurik ez, baina etxeko ganbaran dauden liburuak eskatuko ditu Gazte Asanbladak, Gaztetxeko liburutegia betetzeko. Duela hilabete batzuk hasi zen Gazte Asanblada liburuak jasotzen. Etxean hautsa jasotzen zeuden liburuendako aterabide polita iruditu zitzaien. Nahi dutenen eskura daude Gaztetxean.Burgosko rock taldeak Reset izeneko bere azken diskoa aurkeztuko du.