Altsasu beteranoak hirugarrenak

Guaixe 2009ko maiatzaren 20a

Despeditu da Autonomiako 2. Mailako Senior Mailako bigarren fasea. 1-9 postuen arteko multzoan Altsasu Beteranoak aritu dira lehian, eta 10-18 postuen artekoan, aldiz, Altsasu Jubenilak. Bada, Altsasu Beteranoak taldeak denboraldi bikaina osatu du. Asteburuan galdu egin zuten, IES V. Ebro Genesis taldeak 40-34 hartu baitzituzten menpean, baina hala ere sailkapeneko hirugarren postuari eutsi diote. Irabazleak eta liderrak San Juan taldekoak izan dira, 30 punturekin, eta Altsasu beteranoak taldea hirugarren sailkatu da, 25 punturekin. Altsasu Jubenilak taldea, berriz, ez da horren ongi ibili. 10-18 postuen multzoan lehiatu dira bigarren fasean, eta azken sailkatu dira. Asteburuan Larraonarekin jokatzekoak ziren, baina ezin izan ziren aritu. 10-18 postuen multzoan onena Peña Azagresa izan da, 29 punturekin, eta Altsasu Jubenilak zortzigarrena, 18 punturekin.