Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Comptos Ganberak Altsasuko Udalaren eta bere bi erakunde autonomoen (Aita Barandiaran adinekoen egoitza eta Musika Eskola) 2007ko jardunaren fiskalizazioa egin du. Comptos Ganberak dioenez, "2007 ekitaldiko Udaleko kontu orokorrak, sarreren eta gastuen aurrekontuen likidazioaren eta ondare ekonomikoaren egoeraren imajina zehatza adierazten du alderdi guztietan". Erakunde fiskalizatzailearendako salbuespena lirateke "1989 urtetik datorren inbentarioa eta Udal-jabetasuna duten erakunde autonomoekin orri bateratua ez presentatzea". Horretaz gain Comptos Ganberak "zabalik dauden errekurtsoetatik jasan daitezkeen kontingentzien ziurgabetasuna" aipatu du.KontuakLegezkotasunaren alorrean, bestela, "Udalaren jarduera ekonomiko finantzarioa indarrean dagoen legeria errespetatuz" egiten dela ondorioztatu du ganberak, "nahiz eta lurzoruaren udal-ondarearen arloan zenbait salbuespen" aipatzen dituen. Comptos Ganberaren arabera, 2007an Altsasuko Udalak 7,8 milioi euro gastatu zituen eta 8,4 milioi euro irabazi. Kopuru horri erakunde autonomoen irabaziak gehitu behar zaizkio. 2007aren akaberan Altsasuko Udalaren zorra 2,3 milioi eurokoa zen. Hau da, zorpetze maila erreala %4koa zen muga den %19tik urrun. Comptos Ganberaren txostenak, azkenik, Udalaren prozedurak hobetzeko beharrezkotzat jotzen diren gomendio, iruzkin eta burutzapenak biltzen ditu.