Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gazte 2 aste egitarauak asteburuan segida izanen du. Gure Etxea eraikina 30 urte bitarteko gazte altsasuarrendako bilgune izatera deituta dago berriro ere. Aurreko astebururako iragarritako ekintzak "oso ongi" garatu zirela ziurtatu digu Udaleko Gazteria Sailak. Horien artean zegoen Gazte-Lekuari buruzko mahai ingurua. 12 eta 17 urte arteko 3 koadriletako ordezkariak agertu ziren eta Iñaki Migel gazteria zinegotziaren eta gazte-lekuaren proiektua egin duen arkitektoaren eskutik egitasmoaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan zuten. EgitarauaMaiatzak 22, ostirala18:45etik 21:15era Sexu iraultza tailerra. Ohiana Lopez eta Xabi Santzez. Gure Etxea. Aurretik izena eman Gazte Informazio Gunean edo Gaztetxokoan. Maiatzak 23, larunbata 17:30etik 19:30era Birziklatu margotuz tailerra: kotoizko zapatilak, prakak, kamisetak... Itziar Nazabal. Gure Etxea. Etxetik kotoizko arropa eraman behar da. 17:30etik 20:30era Dardo eta ping-pong txapelketa. Lau sari egonen dira. Gure Etxea.Maiatzak 24, domeka17:00etatik 18:45era Fieltro tailerra. Poltsak, brotxeak, gerrikoak.... Gure Etxea.18:45etik 20:45era Masaje tailerra. Lara Goikoetxea. Gure Etxea.Aurreko asteburuan bezala, iragarritako guztia dohainik da. Baina sexu iraultza tailerrean plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordena errespetatuko da. Horretaz gain, astebururo gisa, Gure Etxea eraikineko gela batzuk libre egonen dira 17:00etatik 21:00etara eta ordutegi horretan jarduera libreak garatzeko aukera izanen dute gazteek. Jokoak ere eraman ditzakete.