Informatikan lehen urratsak

Guaixe 2009ko maiatzaren 27a

Cederna-Garalur elkarteak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, mendialdeko nafarrak teknologia berrietara hurbiltzeko programa martxan jarri du. Urte hasieran, 012ra hots egin eta izena eman zuten pertsonekin osatu dira taldeak ibarrean barna. Cederna-Garalurrek ikastaroen lekuak izen-ematearen arabera antolatu ditu. Informatika ezagutzeko doako hastapen ikastaroan hainbat altsasuarrek eman zuten izena eta haietako 20 astelehenaz geroztik trebatze ikastaro batean parte hartzen ari dira. Oinarri-oinarrizko ikastaroetako bat emakumeei zuzenduta dago eta, bestea, 55 urte baino gehiago dutenentzako. Eskaerak hala egin zirelako ikastaroak arratsaldez dira, eta, guztira, 25 orduko iraupena dute. Altsasuko Udalak Iortia kultur gunean areto bat utzi du jarduera aurrera eramateko.