Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
GUAIXEren azken alean iragarri genuen bezala, kalean dago Alberto Barandiaranen azken liburua, Postkronikak izenekoa. Joan zen astean aurkeztu zuen liburua Donostian. Orain, Altsasuko Kima euskara taldearen ekimenez, bere jaioterrian aurkeztuko du liburua, Altsasun. Gure Etxea eraikineko 1. solairuan izanen da aurkezpena, gaur, 20:00etan. Aspaldian idatzitako bost erreportaje daude liburuaren oinarrian. Horietan argitu gabe geratu ziren galderak buruan zituen Barandiaranek. Erreportajeak berridatzi eta Postkronikak liburuan bildu ditu. Egindako lanari esker, Tene Mujika beka jaso du Alberto Barandiaranek. Ostegunean liburua bertatik bertara ezagutzeko aukera dugu.