Film laburrak Altsasuko tabernetan

Guaixe 2009ko ekainaren 1a

Joan zen asteburuan mustu zituzten Altsasuko 2. Film Laburren Lehiaketara aurkeztutako lanak; arrakastarekin mustu ere: Iortia kultur guneko areto nagusia leporaino bete zen hiru egunetan. Hala ere, badira kultur gunera joaterik izan ez zutenak. Horiei guztiek filmak ikusteko aukera berria eskaini die Altsasuko Gazte Asanbladak. Lehiaketara aurkeztu ziren 30 filmak herriko tabernetara eramanen ditu oraingoan. Txandaka, Altsasuko Gautxori, Gernika, Arkangoa eta Lurrazpi tabernek hartuko dituzte emanaldiak, ekainaren 1etik 4ra eta 8tik 11ra, astelehenetik ostegunera. Gaueko 22:00etatik aurrera ordu eta erdi inguruko saioak eskainiko dituzte egunero.