Urko Berdud zazpigarrena Gorlizko badian

Guaixe 2009ko maiatzaren 26a

Igandean 250 triatletak hartu uzten parte VII. Gorliz Badia Triatloian. 750 metro igerian, 23,3 km txirrindulan eta 5 kilometro korrika egin behar izan zituzten. Irabazlea Krafft Atletico San Sebastian taldeko Peru Alfaro izan zen (1:11:07). Sakana Triatloi Taldekoek primerako lana egin zuten, eta Urko Berdud altsasuarra zazpigarrena heldu zen helmugara (1:13:04), lasterketako lehen juniorra izanik. Aitor Mozo lakuntzarra 52.a iritsi zen (1:19:25) eta probako hirugarren kadetea izan zen. Juantxo Azurmendi altsasuarra 111.a sartu zen helmugara (1:28:12), eta Alejandro Zabala lakuntzarra 115.a (1:29:39), probako laugarren kadete onena. Beraz, bikain segitzen dute triatleta sakandarrek. Larunbatean Bermeoko III. Triatloia dago jokoan - 750 m igerian, 25 km txirrindulan eta 6 km korrika - eta igandean XXIV. Onditz Memoriala hartuko du Donostiak - 1.500 m igerian, 40 km txirrindulan eta 10 km korrika - .