Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Kima euskara taldeak literatur bidaia egitera gonbidatzen ditu sakandarrak. Testu bazka antolatu du horretarako, ikasturte honetako 8.a eta azkena. Maiatzaren 27an izanen da, asteazkenean, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikineko 2. solairuan. Testu bazka irakur zaletasuna duen ororendako eskaintza da. Ez du etxeko lanik eskatzen. Besterik gabe, lagundutako irakurketa bat egitean datza. Gidari baten laguntzarekin, bertan biltzen direnek mamia aterako diote euskal idazle baten testuari. Antolaketa errazte aldera, maiatzaren 25erako Altsasuko udal liburutegian izena emateko eskaera egin du Kimak.