Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur abiatuko da Bayern Rundfahrten itzulia eta igandean despedituko da. Euskaltel-Euskadi taldeko Jorge Azanza altsasuarra bertan ariko da, Koldo Fernandez de Larrea eta Markel Irizar taldeburuak laguntzen. Gaur Kelheimen hasi eta Mühldorgen despedituko den 196 kilometroa dute aurrez aurre, ostegunekoa Mühldorfen hasi eta Ruhpoldingen despedituko da (176 km), ostiralekoa Bad Aiblingen hasi eta Schrobenhausenen despeditu (178 km), larunbatekoa 26 kilometroko erlojupekoa izanen da, Einzelzeitfahren Friedbergen, eta igandean bukatuko da itzulia, Friedbergen hasi eta Gunzenhausen arteko etaparekin.