Recindsako langileek haien lana Durangon dagoela diote

Guaixe 2009ko maiatzaren 28a

Recindsako langileak asteazkenean Durangon izan zen enpresa taldeak han duen lantegia ezagutzeko. Langileek jakinarazi digutenez, "guk egiten genuen lana han ari dira egiten. Gainera tokirik ez dutenez, pabilioi bat alokatu dute biltegi gisa erabiltzeko". Gaur, bestalde, Recindsako enpresa batzordea lantegiaren administratzailearekin bilduko dira Iruñean. Langileen ordezkariek euren lanpostuak mantentzeko eskatuko dute, "lana badagoelako". Ordezkariek bilera egiten duten bitartean, 12:00etatik 14:00etara langileak Iruñean kontzentrazioa eginen dute. Gaurkoan, asteartean bezala, Altsasuko udaletxe aurrean kontzentratuko dira Recindsako langileak, 19:30etik 20:00etara. Udalarekin bildu dira eta, haien eskaera onartuta, udala eta enpresako zuzendaritzaren harremanetan jarri zen. Gaurko udal bilkuran Recindsa enpresaren gaia mahai gainean izanen da.