Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Valentziako Oriente & Occidente Gestión Cultural Galeriak erakusketa berria mustuko du gaur. 6 artistaren lanak egonen dira ikusgai denboraldiko azken erakusketa honetan, tartean, Itziar Nazabalenak. Altsasuarrak artista latinoamerikarrak izanen ditu ondoan, Felisa Federman, Graciela Bidoleg, Jose Castillo, Nidia Delmoral eta Maria Enid. Erakusketa anitza izanen da Valentziakoa. Bertan bat eginen dute konposizio, tonalitate eta testura ezberdineko margolanek eta obra figuratibo, abstraktu, surrealista eta inpresionistek. Guztiek ere sormen artistikoaren, identitatearen eta naturaren inguruan hausnarketa dagite. Itziar Nazabalen obrari dagokionez, barne indarra eta sentsibilitatearen arteko oreka azpimarratzen ditu galeriak. 6 artisten lanak ikusgai egonen dira ekainaren 30era arte.