Lourdes Iriondoren omenezko kantuak

Guaixe 2009ko ekainaren 5a

Ezaguna da sakandarren kantu zaletasuna. Urtero-urtero, agerian uzten du hori Haur Kantari Jaialdiak. Aurtengo jaialdian esaterako, asko izan dira Sakana ordezkatu duten taldeak. Horien artean Altsasuko bi bikote nabarmendu ditzakegu, Jaione eta Aintzane Diaz ahizpak eta Jaione Diaz eta Jone Rubio. Ederki aritu ziren bi bikoteak jaialdian eta bertan egindako lan onak kate luzea ekarri du: Aintzanek eta Jaionek Lourdes Iriondoren omenezko kantaldian parte hartzeko gonbidapena jaso zuten. Gainera, azken honek eta Jone Rubiok Nafarroa ordezkatuko dute Euskal Herriko Haur Kantarien Jaialdian.Antsoainen ospatu zen aipatu omenaldia, Euskararen astearen barruan, maiatzaren 15ean. Eskarmentu handiko kantariek parte hartu zuten kantaldian, baita musikari profesionalek ere. Haiekin batera aritu ziren Altsasuko Jaione eta Aintzane Diaz ahizpak. Hitzak dira hitza zoragarria abestu zuten altsasuarrek. Zelandi ikastetxeko Idoia Alonso eta Erkuden Aldasororen laguntza izan zuten, biolina eta pianoarekin, eta Mikel eta Karlos perkusioan. Bihar, Euskal Herriko finaleraBihar ospatuko da Euskal Herriko Haur Kantarien Jaialdia, Barakaldon. Euskal Herriko ahots ederrenen artean, lekua egin diete altsasuarrei. Jaione Diaz eta Jone Rubiok ordezkatuko dute Nafarroa aipatu jaialdian. Ziur gaude leku onean utziko dutela Sakana.