Reggae festa Altsasuko gaztetxean

Guaixe 2009ko ekainaren 5a

Lamatumba taldeak dantzan jarriko ditu gaur sakandarrak reggae doinu freskoekin. Altsasuko gaztetxean eskainiko dute kontzertua, gaueko 23:00etan.Duela 2 urte ikusi zuen argia galiziarren lehen diskoa, Lume izenekoa. Labetik atera berri dute bigarren diskoa, Paraguas universal izenarekin. "Babes zaitez euritik gurekin, ez izan beldurrik ekaitzari. Goza ezazu, kanta, dantza eta irribarre egin. Eta behar bada, egizu oihu min egiten dizun horren aurka" diote. Horretarako aukera eskainiko diete gaztetxera doazen guztiei.